Bazen garaia, baina azkenean badaukagu Naiara Athletic-en jolasten, lehenengo taldean, Superligan. Pasa den igandean jokatu zuen lehen aldiz, 16 minutu, bere guraso eta koadrila osoaren pozarako. Argazkian agertzen da, orain dela hain gutxi, profeziako kamisetarekin. Faltatzen zaiguna, Naiara San Mames-en jolasten ikustea da, eta are hobeto, gaur egungo San Mames-en.
Alboan dagoenak - Uxue maitagarriak - daraman kamisetak euskal eskola publikoa aldarrikatzen du. Bai horixe!. Euskal eskola publikoa eredua izan behar du. Horretarako, eraginkorra eta efizientea izan behar du, bere hondakinak gutxiagotuz. Eta plurala, edozer baino gehiago, plurala.
Marte
Hace 11 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario